JAI - Jardun Artistikoentzako Institutuaren Deialdia 2020

DEIALDIA ITXITA DAGO

Jai ikasketa-programak (JAI) uztailean hasi zuen ibilbidea, eta arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izango da, uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean.

Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutu berri horren tutoreak, eta irakasle lanetan Katinka Bock, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta Zbynek Baladran beste hainbat artista arituko dira.

Gainera, Institutuak Ikerketa Batzorde bat izango du, Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberria (Tabakalerako (Donostia) CICCeko Arte Garaikideko arduraduna) eta programaren tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 16 partaideen aukeraketa egingo dutenak.

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoarekin elkarlanean antolatutako programa.

JARDUN ARTISTIKOENTZAKO INSTITUTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio praktikoa

Nola parte hartu? Proposamena bidali eskubiko formularioaren bidez.

Nori zuzenduta dago? Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzenduta dago.

Hizkuntza: Ingelesa

Matrikula: 300 €

INFORMAZIO GEHIAGO TABAKALERAREN WEBGUNEAN