BURUTUTAKO JARDUERA

1. Formakuntza jardunaldia: Zer helburu dut? Eraiki zure balio-proposamena, berrasmatu negozio-eredua eta aldaketetara egokitu

COVID-19-aren ondorioz, zure negozioa birbideratu behar duzu? Zure bezeroen beharrak aldatu dira? Nola eskaini ditzakezu produktu eta zerbitzu erakargarriagoak testuinguru berri honetan?  

Kultura eta sormen-sektoreko erakundeei zuzendutako online mintegi honetan, sektoreko adituek zure balio-proposamena eraikitzeko eta zure negozio-eredua berrasmatzeko tresnak partekatuko dituzte zurekin, COVID-19-aren ondorioz sortutako premien eta interesen aldaketetara egokitu zaitezen. Era berean, KSIatea diagnosi tresna aurkeztuko dizugu, zure enpresa edo proiektuak nazioartean duen potentziala ezagutu ahal izateko aukera emango dizuna.