BURUTUTAKO JARDUERA

2. Formakuntza jardunaldia: Storytelling-a: Nola iristen zara zure bezeroarengana? zein da zure kontakizuna?

2020ko urriaren 01a | 10:00 - 12:00

Nola kontatzen dugu gure enpresa edo erakundearen istorioa? Nola konekta dezakegu hobeto gure bezeroekin haren bidez? Zer teknika erabil ditzakegu gure enpresara bazkide estrategikoak eta interes taldeak erakartzeko?

Storytelling-a, istorio bat kontatzeko artea, marketinean erabiltzen da publikoaren interesa erakartzeko eta mantentzeko, eta gainera, lehiakideen aurrean posizionatzeko aukera ematen duen tresna ere bada . Prestakuntza-jardunaldi honetan, zure erakundearen kasu partikularrean aplikatzeko nola funtzionatzen duen ikasi ahal izango duzu, aditu baten hitzaldiaren eta zenbait enpresa-esperientziaren kontakizunaren bidez.