JARDUERA ZABALIK DAGO

6. Formakuntza Jardunaldia: Nola babesten dituzu zure aktibo ukiezinak? Jabetza intelektuala nazioarteko merkataritza-harremanetan

2020ko abenduak 10 | 10:00 - 12:00

Zer da Jabetza Intelektuala? Ze balio ematen dio nire negozioari? Zergatik da hain garrantzitsua nazioarteko merkataritza harremanei ekiterakoan?

Gure markaren, diseinuen, egile-eskubideen, ezagueraren… balioa, ezinbestekoa da lehiatik bereizten gaituzten abantailak sortzeko eta mantentzeko. Jardunaldi honetan jabetza intelektualarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, bai eta arau-hausteetatik babestea ahalbidetuko dizuten tresna nagusiak ere.