2deo

Sarrera

Ikus-entzunezko sektorean lanean ari diren profesionalei zuzendutako laborategia da 2deo. Esperimentatzeko eta berrikuntzan lan egiteko grina duten ikus-entzunezko sektoreko profesionalentzako baliabidea da nagusiki. Laguntza edo informazioa bertan aurkituko dituzte, esperimentatu nahi izanez gero erraztaileak laguntzeko prest, eta punta-puntako baliabide teknikoak esku-eskura. 2deo sektorearekin eta sektorearentzat jaio da, industrian eragiteko tresna gisa.

Erronkak

  • Euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea.
  • Sormen testuinguru berriak sustatzea.
  • Ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatzea.
  • Zabalkunde kanalak biderkatzea.
  • Sektorea osatzen duten eragileekin elkarlana eta herritarren partaidetza aktibatzea.