Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI)
2020

Sarrera

Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gunea da. Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) dira institutu horren tutoreak. Ikerketa Batzorde bat ere badu, Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberria (Tabakalerako (Donostia) CICCeko Arte Garaikideko arduraduna) eta programaren tutoreek osatua. 

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoarekin elkarlanean garatutako programa da.