Medialab

Sarrera

Medialab plataforma bat da, hiritarren eskura baliabideak (ezagutza, teknologia, espazioak…) ipintzen dituena, ikasketa, ezagutza berrien sorrera, esperimentazioa, proiektuen garapena, etab. sustatzeko helburuarekin. Finean, aditu izan beharrik gabe, gizarte-berrikuntza prozesuetan parte hartu nahi duen pertsona orori zuzendutako tresna bat da.

Medialab herritarren alde eta herritarrentzat lan egiten duen zerbitzu bat da, adina, gizarte-egoera eta espezializazio- edo ezagutza-maila bereizi gabe, herritarren ahalduntzera bideratutako zerbitzu bat. Sortu, esperimentatu, ikasi eta gozatzeko gune bat.