KULTUR SORKUNTZAREN SUSTAPENA

Tabakalera, ireki zenetik, kultur erakusketarako gune bat da. Baina ez hori bakarrik, batez ere, sormenerako zentro bat ere bada.

Kultur ekoizpena, sormen-esparruetako profesionalizazioan laguntzea eta kulturaren ekonomiari buruzko etengabeko hausnarketa funtsezko gaiak dira Tabakalerarentzat, baita gure sektorea egituratzen duten lan-, ekoizpen- eta ekonomia-ereduei buruzko gogoeta ere.

Gainera, Tabakalerak kultura-lana balioetsi eta herritarrengana hurbildu behar du. Halaber, sormen-prozesuak ezagutarazi eta ikusarazi behar ditu, eta horiek bultzatu, gizartean eta ekonomian duten eragina bilatzeko.

BESTE ESPARRUETARA TRANSFERENTZIA

Sorkuntza sustatzeko prozesuek balioa beste eremu batzuetara transferitzea eragiten dute, eta ez dira soilik tradizioz industria kultural deitzen ditugunak (argitaletxeak edo ekoizleak, sormen-edukian oinarritzen direnak); sormen-industriak ere (sormen-arloan oinarritutako produktuak, produktu kulturalak ez direnak, bideo-jokoak edo moda kasu) balioa sor dezake beste industria batzuetan eta gizarte-eremuetan. Baterako sormena deitu ohi zaio, parte-hartze sortzaileak produktu eta zerbitzu berrietara eramaten gaituen prozesua.

Tabakalera sektoreen arteko lankidetza sortzailerako modu berrien laborategi gisa ulertzen dugu, eta horrek elkarrekiko ikaskuntza eskatzen du, zeharkako ikuspegitik eta ikuspegi horizontaletik. Horrez gain, kulturako profesionalen gaitasunak garatzearekin batera, gainerako sektoreetara hurbiltzea bilatzen dugu sinergiak sortzeko.