• EU
  • ES
  • EN
  • Kulturgileak
    Kulturgileak

    Home / Deialdiak / Eremuak deialdia

    Eremuak deialdia

    DEIALDIA ITXITA DAGO

    Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eta arte-lanari datxekion prozesualitatea bultzatu eta babesteko hautemandako beharrari erantzuteko, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du jarduera artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.

    Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin. 

    Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 13an (asteartea) hasi eta azaroaren 7an (larunbata) bukatuko da; eta erabakia 2020ko azaroaren 25ean (asteazkena) jakinaraziko da, eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez.

    Oharra: Errolda ziurtagiriak EZ du egiaztatzen Egoitza fiskala EAEn. 
    Aurkeztu beharreko dokumentua da egoitza fiskala egiaztatzen duen ziurtagiria ala 036 dokumentua nazionalen kasuan.

     

     

    www.eremuak.net

    Deialdiaren oinarriak
    © Kulturgileak 2025 Lege oharra Cookie politika Pribatutasun politika