Emakume zinegileentzat mentoring programa
DEIALDIA ITXITA DAGO
Noka Mentoring Eusko Jaurlaritzak sustatutako programa bat da, Euskadi eta Nafarroako emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko.
Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere gain hartu du proiektuaren antolaketa, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko garapen-programetan zein Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF), Euskadiko Filmategiarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera parte hartzen duen sare instituzional eta profesionalean integratu du.
Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua eta laguntasun profesionala eskaintzen die parte hartzen duten zuzendariei beren filmen hasierako fasean, bai eta zuzendaritzari buruzko dosier ahalik eta sendoena egiteko orduan ere, parte hartzaileek zinematografia-arloko beste laguntza batzuk eskuratu ahal izan ditzaten, bai Eusko Jaurlaritzarenak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua), bai nazioarteko industria zinematografikoaren foro profesionalenak.
Prozesu osoan hiru tutorek parte hartuko dute, eta saio osoan zehar hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute: Elena Lopez Riera, Mar Coll eta Celia Rico. Mentoringean bi alderdi uztartuko dira: batetik, film bat asmatzeko prozesura sormenez hurbiltzea, eta, bestetik, proiektu horiek zinearen merkatuan eta industrian txertatzeko eta trebatzeko beharrezkoak diren moduluak.
Hautatutako hiru zuzendariak noka Mentoringek eskainitako programan parte hartzeko eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan garatzeko, horietako bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.
Deialdiaren oinarriak