Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) arautzen du, orokorrean, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SAk (aurreratzean, “TABAKALERA”) datu hauekin egingo duen bilketa eta tratamendua: (i) www.kulturgileak.eus domeinu-izenaren bitartez erabil daitekeen webgunearen erabiltzaile gisa (aurrerantzean, “WEBSITE”), zuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak; eta (ii) jarraian behar bezala identifikatutako beste erakartze-sistemak batzuk erabiliz jasotako datuak. Hori guztia egingo da informazio egokia eskuratu eta, bidezkoa bada, baimena lortze aldera, WEBSITEKO atal, inprimaki edo zerbitzu zehatzetan ezarritako zehaztapen espezifikoak gorabehera.

Legediak, jurisprudentziak eta/edo administrazioak jasaten dituzten berrikuntzetara eta une bakoitzean WEBSITEAREN bitartez garatutako jardunetara egoki dadin, TABAKALERAK PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea izango du, une oro zure eskubide eta interesak kontuan hartuz.

Nolanahi ere, datuak babestearen arloko araudi aplikagarriarekin bat, eta dagozkigun informazio-betebeharrak betetzeari begira, TABAKALERAK PRIBATUTASUN POLITIKA ikusi ahal izateko bitarteko tekniko egokiak emango dizkizu.

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA da. Erakundeak egoitza Donostian du (Gipuzkoa), Andre Zigarrogileak plaza 1 helbidean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 2.787 liburukian, 73 folioan, SS-20.175 orrian. Bere IFK A-20762233 da.

PRIBATUTASUN POLITIKAREKIN eta/edo datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein gai tratatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke arestian aipatu den helbide postalean eta/edo hurrengo helbide elektroniko honetan: pribatutasuna@tabakalera.eu.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

TABAKALERAN tratatzen ditugun datuak zuk zeuk eman dituzu, ondorengo hauen bitartez: (i) WEBSITEAREN bidez eta/edo beste kanal batzuk erabiliz nabigatzean betetako inprimakiak (adibidez, WEBSITEAREN erabiltzaile gisa erregistratzea, halakorik balego; harremanetarako inprimakiak; TABAKALERAK antolatzen dituen ikastaro, ekitaldi eta/edo jardueretan izena emateko inprimakiak; etab.); (ii) kontsultarako mezu elektronikoa bidaltzean; edo (iii) behar bezala identifikatutako bestelako erakartze-sistemen bidez, hala nola gure instalazioetan ezarritako bideozaintza-sistema.

Eskuratutako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula eta aurrerago aipatzen diren helburuekin TABAKALERARI datuak helarazteko bere baimena lortu duzula.

Horrez gain, jakinarazten dizugu TABAKALERAK sare sozial bakoitzean dituen korporazio-profilen bitartez zure sare sozialetako datuak trata ditzakeela. Dena den, sare sozial bakoitzak ezarritako baldintzetan egingo da.

3. Zer datu mota tratatzen ditugu?

TABAKALERAREN WEBSITEAN zehar egindako nabigazioan zuk emandako datuak tratatzen ditugu, zurekin dugun harremana formalizatzeko erabilitako inprimakien eta/edo mezu elektronikoen bidez jasotakoak. Horrez gain, erabiltzen ditugun sare sozialetako TABAKALERAREN korporazio-profilaren bidez eskuratzen ditugun datuak ere tratatzen ditugu. 

Aurrekoari eutsiz, TABAKALERAK hurrengo datuen kategoria hauek tratatzen ditu:

Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (adibidez, izena, abizenak, NANa, helbidea eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, etab.).

  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikoei buruzkoak.
  • WEBSITEAN erabiltzaile gisa erregistratzeko identifikazio-kodeak eta -gakoak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, webguneetara egindako bisitak, wifi sareetara konexioak, etab.).
  • TABAKALERAK antolatutako ekitaldi edo jarduera baten testuinguruan lortutako irudiak.
  • Gure instalazioetarako sarreretan ezarrita dagoen bideozaintza-sistemak lortutako irudiak.

 

4. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zer legitimazioren arabera?

Datu pertsonalak hurrengo helburu hauekin tratatzen dira:

  • WEBSITEAREN erabiltzaile gisa, zure erregistroa kudeatu eta izapidetzea, ahal denean.
  • WEBSITEAREN bitartez TABAKALERAK zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuen atzipena eta erabilera kudeatzea, blogaren zerbitzuak, sare sozialak edo une bakoitzean WEBSITEAREN bidez erabil daitekeen beste edozein funtzionaltasun barne.
  • Bidezkoa bada, WEBSITEAREN bitartez TABAKALERAREKIN formalizatutako zerbitzuen kontratazioa izapidetu eta kudeatzea eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuen erosle modura gurekin duzun kontratu-harremana mantendu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • WEBSITEA edo helbide elektronikoa erabiliz egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzea.
  • Gure “newsletter” zerbitzurako harpidetza kudeatzea eta jakinarazpen elektronikoak bidaltzea, betiere baimena eman baduzu.
  • TABAKALERAK antolatutako ikastaro, ekitaldi eta/edo jardueretako izen-ematea eta partaidetza kudeatzea, zure borondatez izena eman baduzu horietan.
  • Baimendutako kasuetan, TABAKALERAK antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatu eta hedatzea.
  • Gure instalazioen sarbideetan eta barruan ezarritako bideozaintza-sistemaren bitartez lortutako irudiekin pertsona eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzea. 

Araudi aplikagarriarekin bat, TABAKALERAK datu pertsonalak tratatzen dituenean, honako hauetan oinarritzen da: (i) WEBSITEAN gaitutako mekanismoen bitartez zure datu pertsonalak zeure borondatez ematen dizkiguzunean emandako baimenean; (ii) gure produktu eta zerbitzuak kontratatzean gurekin ezarritako harremanean; edo (iii) TABAKALERAREN legezko interesean, gure instalazioetan ezarritako bideozaintza-sistemari eta legezkotzat jo daitezkeen gainerako tratamenduei dagokienez.

Hala ere, tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, baimena atzera bota dezakezu edozein unetan, dohainik, 7. atalean azaldutako baldintzetan.

5. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Zure datu pertsonalak honako hirugarren hauei jakinarazi ahal dizkiegu:

Erakunde eta administrazio publikoei, TABAKALERAK nahitaez datuak jakinarazi behar badizkie, legearen arabera.

Zuk baimentzen duzunean, zure irudia TABAKALERAREN websitearen bitartez eta/edo beste bitarteko batzuk erabiliz hirugarrenentzat irisgarria izango da, baita Europar Batasuneko lurraldetik kanpo ere, jardueren eta ekitaldien hedapen-esparruaren barruan.

Bestalde, jakinarazten dizugu TABAKALERAK Estatu Batuetan kokatutako hirugarren erakundeen zerbitzuak (tratamendu-eragileak) erabiltzen dituela, “Newsletter” zerbitzuan sartzen diren jakinarazpenen eta bestelako merkataritza-jakinarazpen elektronikoen bidalketa kudeatzeko; beraz, jakinarazpen horien hartzaileen harremanetarako datuek nazioarteko transferentzia izango dute, Europar Batzordearen Egokitze Erabakian oinarrituta.

Arestian azaldutakoa alde batera utzita, ez da aurreikusten datuen nazioarteko bestelako transferentziarik egitea.

6. Zenbat denboraz kontserbatuko ditugu zure datuak?

Orokorrean, datu pertsonalak tratatzeko baimena baliogabetzen ez duzun edo ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean kontserbatuko dira, eta betiere TABAKALERAK dagozkion lege-betebeharrei erantzuteko denboraz izango da.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu TABAKALERAK datuak arazteko barne-politikak zehaztuta dituela eta eskura dituen datu pertsonalen kontserbazio-epeak kontrolatzen dituela; beraz, baliogabetu egingo dira jaso ziren helbururako beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean. 

Bereziki, gure instalazioetan ezarrita dagoen bideozaintza-sistemari eutsiz, jakinarazten da irudiak gehienez 20 eguneko epean ezabatuko direla. 

7. Zein dira zure eskubideak?

Datuak babestearen arloko araudi aplikagarriak zure datu pertsonalen inguruan hainbat eskubide ematen dizkizu eta datuak tratatzen ari diren bitartean horiek erabiltzeko aukera duzu. Eskubide horiek jarraian azaltzen dira:

  • Datuak ikustea: zure datuak ikusteko eskubidea duzu, zer datu pertsonal tratatzen ari diren ezagutzeko.
  • Datuak zuzendu edo ezaba daitezen eskatzea: egoera jakinetan zehatzak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea duzu, guk tratatzen baditugu. Are gehiago, datuak ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, jaso ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean. 
  • Datuen tratamendua muga dadin eskatzea: egoera jakinetan datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu; halakoetan, soilik erreklamazioak defendatzeko kontserbatuko ditugu, datuak babestearen arloko araudi aplikagarriak ezarritakoari jarraikiz.
  • Datuak lekualdatzea: egoera zehatzetan, zure datu pertsonalak formatu egituratuan, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikoa egiteko modukoan jasotzeko eta beste tratamendu-arduradun bati transmititzeko eskubidea duzu.
  • Datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakinetan, zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu. Kasu horietan, tratatzeari utziko genioke, ezinbesteko legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak defendatu behar direlako datuok kontserbatu behar direnean izan ezik.

Era berean, eskubidea duzu zure baimena edonoiz atzera botatzeko, baliogabetu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe. 

Eskubideak erabiltzeko, idatziz egin beharko zaio eskaera TABAKALERARI, 1. atalean adierazitako helbidera idatziz edo mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: pribatutasuna@tabakalera.eu.

Azkenik, kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamazioa jar dezakezu, batez ere zure eskubideak ase ez direnean. Agintaritza horrekin bere webgunearen bitartez jar zaitezke harremanetan: www.aepd.es.

8. Segurtasun-neurriak

TABAKALERAK beti zure datuak konfidentzialtasunez eta nahitaezko sekretu-betebeharra betez tratatuko ditu, datuak babestearen arloko araudi aplikagarriak xedatutakoaren babesean. Ildo horri jarraikiz, datuen segurtasuna bermatu eta horiek ez aldatzeko, ezta galdu ala baimenik gabe tratatu edo atzitzeko ere, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, unean uneko teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta.

9. Cookieen politika

Horrez gain, adierazten dizugu TABAKALERAK cookieen politika bat duela ezarrita, eta hurrengo estekan ikus daitekeela.