2deo
Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia da 2deo, esperimentatzeko tokia. Ikus-entzunezko proiektuekin egiten du lan; edukiak, ezaugarriak eta beharrak aztertzen ditu, profesionalen laguntza eskaini, eta baliabide teknologikoak eskura jarri.
Esperimentazioa ikus-entzunezkoen ekoizpenaren arlo guztietan jorratzea da 2deoren xedea: sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian.
2deo
Sarrera
Ikus-entzunezko sektorean lanean ari diren profesionalei zuzendutako laborategia da 2deo. Esperimentatzeko eta berrikuntzan lan egiteko grina duten ikus-entzunezko sektoreko profesionalentzako baliabidea da nagusiki. Laguntza edo informazioa bertan aurkituko dituzte, esperimentatu nahi izanez gero erraztaileak laguntzeko prest, eta punta-puntako baliabide teknikoak esku-eskura. 2deo sektorearekin eta sektorearentzat jaio da, industrian eragiteko tresna gisa.
Erronkak
- Euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea.
- Sormen testuinguru berriak sustatzea.
- Ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatzea.
- Zabalkunde kanalak biderkatzea.
- Sektorea osatzen duten eragileekin elkarlana eta herritarren partaidetza aktibatzea.
Informazio gehiago