Ikusmira Berriak
Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostia Zinemaldiaren arteko elkarlanetik sortua. 2018tik Elías Querejeta Zine Eskolak ere parte hartzen du programa honetan.

Ikusmira Berriak
Sarrera
IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa bi ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza eta ekoizpena.
IKUSMIRA BERRIAK, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programak, 5.000 euroko laguntza izango du hautatutako proiektu bakoitzarentzat.
Informazio gehiago