KSIAtea 2020
DEIALDIA ITXITA DAGO

KSIAtea programaren helburua da kultura- eta sormen-industrien sektoreko enpresei eta ekimenei nazioartekotzearen esparruan laguntza eskaintzea, merkatu berrietara ireki eta bezero berriak lortzeko politika bat definitu dezaten.
KSIAteak nazioartekotze-diagnostikoak eta -planak egiten ditu, euskal enpresentzat indarrean dauden nazioartekotze-programetan eta -ekimenetan parte hartzea errazteko.
Era berean, enpresa horiei zuzendutako laguntza-plataformaren bidez, euskal KSI enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-sustapenari laguntzeko politika publikoetan modu egokiagoan txertatzeko gomendioak iradokiko ditu.
Deialdiaren oinarriakMetodologia
KSIAtea programa hiru ekintza-ildo espezializatu eta osagarriren bidez garatzen da. Laburbilduz, hiru lan-fronte, kultura- eta sormen-industrien sektoreko enpresen forma, ikuspegi eta egoeretara egokitu ahal izateko.
Lehenengo lerroa:
Lehenengo lerroa enpresei diagnostiko bat egiteko aukera eskaintzearekin lotua dago, nazioartekotzeko zein egoeratan dauden jakiteko aukera ematen die horrek. Elementu kritikoa da; izan ere, sektore horretako enpresa askok zalantzak izan ohi dituzte aukera horren inguruan, baita kanpoko merkatuetan etengabe jardutea komeni ote zaien erabakitzeko ere. Zein puntutan dauden, eta zailtasunik eta arazorik handienak zein diren jakitea onura handia da parte hartzen duten enpresentzat.
Bigarren ildoa:
Bigarren ildoa nazioartekotzeko potentzialaren diagnostiko egokia egin ostean, plan pertsonalizatua egin nahi duten enpresei laguntzea da. Plan hori laguntza eta zerbitzuen deialdi espezifikoetara ere aurkeztu ahal izango da, horien bitartez irekitzen den kanpo-bideari ekiteko edo jarraitzeko.
Hirugarren ildoa:
Hirugarren ildoa prestakuntza ematean datza, enpresetako zuzendariek eta teknikariek nazioarteko bidean arriskurik gabe aurrera egiten lagunduko dieten prestakuntza-elementuak metatu ditzaten. Prestakuntza horiek presentzialak zein birtualak izan daitezke, enpresa bakoitza bere prestakuntza-eskema egokiro osatzeko bezain zabalak.