• EU
  • ES
  • EN
  • Kulturgileak
    Kulturgileak

    Home / Programak / KSIAtea

    KSIAtea

    Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako eta Tabakalerak kudeatutako Kultura eta Sormen Industriak nazioartekotzeko programa.

    DEIALDIA ITXITA DAGO

    Eskaerak egiteko epea 2020ko ekainaren 15etik azaroaren 15era egongo da zabalik.
    KSIAtea

    KSIAtea

    Sarrera
    Nori zuzenduta dago?
    Baldintzak
    Eskaera egiteko epea

    Sarrera

    AZALPENA
    Diagnostikoak egiten eta ebaluatzen ditu proiektuak, euskal enpresentzat orokorrean, indarrean dauden nazioartekotze-programak eta -ekimenak eskura izan ditzaten.

    Era berean, enpresa horientzako laguntza-plataformaren bidez, gomendioak iradokiko ditu euskal KSI enpresak hobeto txerta daitezen Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-sustapenari laguntzeko politika publikoetan.

    HELBURUA
    Helburua da nazioartekotzeko potentzialari buruzko 70 diagnostiko egitea eta nazioartekotzeko 30 plani ekitea abian den urtea amaitu baino lehen, hautatutako proiektuak EAEn dauden KSIen nazioartekotzeari laguntzeko programetan aurkeztu ahal izateko, bai autonomia-erkidegoan (Basque Trade and Investment), bai lurralde-mailan (Foru Aldundiak).

    METODOLOGIA
    Planak diagnostikatzeko, hautatzeko, osatzeko eta prestatzeko prozesuetan metodologia propioa erabilita, programak esportazio-plan bat prestatuko du hautatutako enpresekin.

    Nori zuzenduta dago?

    Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko elkarte eta fundazioei:

    • Nazioartekotze-diagnostikoa, nazioarteko merkatuei aurre egiteko elkartearen edo fundazioaren potentziala ezagutzeko (gehienez 20 elkarte edo fundazio hautatuko dira).
    • Prestakuntza-plana kultura eta sormen industriak nazioartekotzearekin zerikusia duen alderdietan.

    Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko enpresei:

    • Nazioartekotze-diagnostikoa, nazioarteko merkatuei aurre egiteko enpresaren potentziala ezagutzeko (gehienez 50 enpresa hautatuko dira).
    • Nazioartekotze-plana, negozio-aukerak atzerrian, baita prozesu horretan erabil daitezkeen laguntza publikoak ere, ahalik eta gehien aprobetxatu daitezen ibilbidea diseinatzeko (gehienez 30 enpresa hautatuko dira).
    • Prestakuntza-plana kultura eta sormen industriak nazioartekotzearekin zerikusia duen alderdietan.

    Baldintzak

    Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko elkarte eta fundazioak:

    • Kultura eta Sormen Industrien sektoreko kide izatea.
    • Egoitza fiskala Euskadin izatea.

    Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko Enpresak:

    • Enpresa bi pertsonak edo gehiagok osatzea. Halaber, banakako enpresa-elkarteen bitartez batera garatutako proiektuak balioetsiko dira. Dena den, kanpoan geldituko dira klusterrak eta enpresa-elkarteak.
    • Kultura eta Sormen Industrien sektoreko kide izatea.
    • Enpresa pribatua izatea edo gehienez partaidetza publikoa % 50era iristea, Egoitza fiskala Euskadin izatea.

    Zure eskaera egiten duzunean kontuan hartuko diren zenbait ezaugarriren inguruko informazioa hemen kontsulta dezakezu.

    Eskaera egiteko epea

    Eskaerak egiteko epea
    2020ko ekainaren 15etik azaroaren 15era bitartean egongo da zabalik.

    Aurreko edizioak

    KSIAtea 2019

    • Edizioa kontsultatu

    Zalantzaren bat duzu?

    Jar zaitez gurekin harremanetan

    T. +34 943 011 311

    E. ksi@tabakalera.eus

    © Kulturgileak 2025 Lege oharra Cookie politika Pribatutasun politika