KSIAtea 2019
2019 urtean Nazioartekotzeko diagnostikoa abiatu zen, enpresei nazioarteko merkatuei aurre egiteko orduan, beren erakundearen egoeraren erradiografia eskaintzeko helburuarekin. 56 eskaera jaso ziren: 53 diagnostiko fasean onartuak izan ziren. Enpresen lurralde historikoen araberako partaidetzari dagokionez: Bizkaikoak %45, Gipuzkoakoak %44 eta Arabakoak %11. Kultura eta Sormen Industrien sektore bakoitzaren partaidetzari dagokionez, KSIAteak kultura eta sormen industrien sektore guztien ordezkapen garrantzitsua dauka. Arte Eszenikoen (%20), Ikus-entzunezkoen (%18) eta Musika- (%16) sektoreen eskaeren kopurua nabarmentzen da.
Jarduerak

Maiatzak 30. Tabakalera (Donostia)
KSIAtea proiektuaren aurkezpen publikoa
Programaren aurkezpen ofiziala Tabakaleran egin zen, eta proiektua bera aurkezteaz gain, nazioartekotze prozesuan kultur eta sormen sektorean dagoeneko onurak jaso zituzten enpresen testigantzak entzun ziren, prozesua hastear dauden enpresentzat eredu interesgarriak izango zirelakoan.

Irailak 26. IDOM (Bilbo)
Negozio eredua eta nazioarteko marketina kultura eta sormen industrietan
Enpresen balio-proposamena aztertzeko eta atzerriko bezeroentzako promozio estrategiak garatzeko tresnak ezagutzeko saioa.

Urriak 18. Tabakalera (Donostia)
Banaketa, Kolaborazioak eta Nazioarteko Sareak
Jardunaldian, nazioartekotze ikuspegiarekin atzerriko merkatuetara iristeko ibilbide desberdinak ezagutu ahal izan ziren, bai eta aliantzak sortzeko eta enpresen arteko lankidetza estrategiak garatzeko aukerak ere.

Azaroak 8. Arabako Merkataritza Ganbera (Vitoria-Gasteiz)
Kontratazioa eta Nazioarteko Zerga-Sistema
Jardunaldi honetan, kultura eta sormen sektoreko enpresek nazioartekotzeko prozesuan kontratazioarekin eta zerga arloarekin erlazionatutako edukiak jorratu ziren.

Azaroak 21. Euskadiko Artxibo historikoa (Bilbo)
Finantzazioa eta Jabetza Intelektuala
Jardunaldi honetan, kultura eta sormen sektoreko enpresek nazioartekotzeko prozesuan jabetza intelektualaren arloarekin erlazionatutako gaiak eta Kultura eta Sormen Industriak laguntzeko dauden finantzazio bideak jorratu ziren.

Abenduak 17. Tabakalera (Donostia)
Nazioartekotzeko informazioa lortzeko bilaketa metodoak
Enpresen nazioartekotzea bultzatzeko, informazioa arakatzeko bilaketa tresnetatik ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak aurkeztu ziren.
Edizio honetako bideoak ikusi





